XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ez, ondo egiten badugu.
- Ez, ondo prestatzen badugu, benetakoaren antza emateko.
Enekok ez zuen ia entzuten.
Hodeietara begira segitzen zuen.
Herensugea zeru zabalean batetik bestera ibiltzen eta, gero, pixkanaka-pixkanaka gurdi erraldoi bihurtzen ikusi zuen.
Bere ondoan, neskak marmarka ari ziren etengabe.
Orduan, Mirenek bota zuen:
- Hori dun eta!
- Horixe egingo dinagu, neskak!
Eta, ondoren, Enekori begiratu zion eta esan zion serio-serio:
- Orduan, ez ahaztu.
- Helmugara iristen ari zarela, albo batean min handia bazenu bezala egingo duzu.
- Bat-batean, gelditu egingo zara, jarraitu ezin duzun plantak egingo dituzu eta Patxiri aurreratzen utziko diozu.
- Patxiri irabazten utziko diozu.
- Argi al dago?
Enekok gurdiaren itxurako hodeiari azken begiratua bota zion.
Gurdiaren gurpiletako bat desagertzen ari zen.
- Ondo dago
Patxiri irabazten uztea!
Bere ustez, ez zen oso dibertigarria, baina horrelakoxeak ziren neskak.
Taldetxoan jartzen dituzu, marmar egiteko esaten diezu eta, segituan, horrelako ideia zoragarriak bururatzen zaizkie.